Informazio Sistemen eta Komertzio Elektronikoko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (LSSICE) ezarritakoa betetze aldera, jarraiki www.pensionmelida.com web-gunearen informazio orokorreko datuak adierazten dira:

Mélida Ostatua

IFK: E-95189452
Helbide soziala: Bizkaia hiribidea 13. 48260 Ermua. Bizkaia
Telefono-zenbakia: 943 170019
Faxa: 943 03 05 26
E-posta: melidaermua@gmail.com

Web-gunearen erabilera

Web-gunea Mélida Ostatuaren egonaldiei, baldintzei, kokapenari eta tarifei buruzko izaera orokorreko informazio eta sustapen helburuekin eskaintzen da. Era berean, ostatu hartzeko erreserbak egitea ahalbidetzen du.

Mélida Ostatuak Web-gune honetan eskainitako zerbitzuak emateari utzi ahal izango dio, erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi barik, eta horrek ez dio inolako legezko betebeharrik ekarriko harekin edo hirugarrenekin.

 

Pribatutasuna eta Datuen Babesa

Mélida Ostatuak, bere fitxategien arduraduna den heinean, konpromisoa hartzen du bere bezeroen, hornitzaileen, laguntzaileen eta langileen izaera pertsonaleko informazioaren isiltasuna errespetatzeko, uneoro eutsita sekretu profesionalaren betebeharrari.

Mélida Ostatuak jakinarazten dizu egokitu egiten zaiela Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoari eta Lege Organiko honen Garapen Araudia onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretuari, hala nola datu pertsonalak jasotzen dituzten bere fitxategiak behar bezala inskribatu direla Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan eta eskura duen informazioaren isiltasuna eta segurtasuna bermatzeko datuak babesteko araudian ezarritako gainerako betebeharrak betetzen dituela.

Datu pertsonalen bilketa eta erabileraren helburua gure bezeroen merkataritza-kudeaketa da. Emandako datu pertsonalak ez zaizkie inola ere hirugarrenei emango, interesdunek aldez aurretik baimendu ezean.

Mélida Ostatuak legeak eskaturiko datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta eskura dituen bitarteko eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu eman zaizkion datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta ekiditeko.

Zure sarbide, zuzenketa, baliogabetze eta kontrakotasun eskubideak idatziz egikari ditzakezu zure NANen edo nortasun-egiaztagiri baten fotokopia helbide honetara bidalita: Mélida Ostatua, Bizkaia hiribidea 13. 48260 Ermua. Bizkaia.

Erabiltzailearen erantzukizuna

Mélida Ostatuak ez du bere gain hartuko berak eragin gabeko arrazoiak direla medio sistema elektroniko honen funtzionamendu eragilean sor litezkeen akats informatiko, interferentzia, ez egite, eten, birus informatiko, hondatze telefoniko edo deskonexioetatik erator litezkeen kalteen erantzukizuna.

Era berean, informazioa eguneratuta edukitzen saiatzen bagara ere, Mélida Ostatuak ez du bermatzen web-gune honetan eskainitako informazioaren zehaztasuna, osatu gabe egon edo akatsak izan ditzakeena.

Mélida Ostatuak ez du bere gain hartuko web-gune honetan emandako informazioan egon litezkeen akats, errore edo ez agertzeen ondorioz erabiltzaileak jasan lezakeen edozein kalteren erantzukizuna.

ERRESERBAK BALIOGABETEZA

Zure erreserba kargurik gabe baliogabetu dezakezu sarreraren eguna baino 7 egun lehenago. Hortik aurrera erreserba baliogabetzen baduzu, erreserbaren lehengo egunaren prezioa ordaindu beharko duzu.
Erreserba baliogabetu gabe, sarreraren egunean establezimenduan agertzen ez den bezeroak erreserbaren zenbateko osoa ordaindu beharko du.
Erreserba zerbitzu honen erabiltzeak hemen jssotako baldintza guztiak onartzea dakartza.