IRISGARRITASUNA

Mélida Ostatuak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen duen Irisgarritasun Turistikoaren zigilua eskuratu du.

Ziurtagiri honek ezartzen du Mélida Ostatua erabilgarria dela GORPUTZAREN, IKUSMENAREN ETA ENTZUMENAREN dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat, eta egokituta dagoela dibertsitate funtzional INTELEKTUALA duten pertsonentzat.

Zure erreserba egitean, adieraz iezaguzu logela egokiturik nahi duzun.

Harremanetan jartzeko moduak gorrentzako

Entzumen arazoak izanez gero, Mélida Ostatuarekin bitarteko hauen bidez jar zaitezke harremanetan:

Posta elektronikoa: melidaermua@gmail.com
SMS: 620 444 115
Faxa: 943 03 05 26

Edo, bestela, gorrentzako Bitartekaritza zentroaren zerbitzuak erabil ditzakezu, hauetariko baten bidez:

Testu-telefonoa: 901 55 88 55
SMS: 610 444 991
E-posta: cii@sertel.es
Faxa: 901 51 50 11