ERMUA

Herri erdian kokatuta dagoenez, Mélida Ostatuko bezeroek herriko kultura, kirol eta aisialdi eskaintza guztia eskura dezakete: zinema, antzerkia, gau-giroa, gastronomia, kontzertuak, hitzaldiak, liburutegia, kiroldegia, igerilekuak, frontoia, mendi-ibilbideak… 

JAI GIROA

Bertako festen izaera herrikoia nabarmendu behar da: Santixauak uztailean, Inauteriak otsailean edo San Martin Azoka azaroan.

INGURU NATURALA

Era berean, bere ingurune naturala ere nabarmentzekoa da. Herria Urko, Oiz eta Urtea mendien artean dago kokatuta, naturazaleari bidexka ugariak eskaintzen dizkiotenak herri erditik ateratzen diren tontor eta haranetatik. Bereziki gomendatzen dugu BERANOko landa-auzotik paseo bat ematea, edo AIXOLAko urtegiari buelta ematea

HISTORIA

Bi jauregi, Valdespinako Markesarena eta Lobianokoarena, dira ermuarren harrotasun motiboa, aintzat hartzen baitituzte lehenengoaren fatxada barroko ikusgarria (egun udaletxea da) eta Lobianokoaren edertasun errenazentista, kultur etxe izateko gaitua.

GUNE INTERESGARRIAK

Arkitektura balioen ibilbidea osatzeko, Valdespinako Jauregiaren eta Santiago elizaren kupula bikiek osaturiko multzo harmoniatsua ikus dezakegu.

AISIALDIA

Zure eguna bukatutakoan, Ermuan aukera ona duzu tabernaz taberna gozatzeko, pintxo batzuk dastatuz bertako jendearen artean, bat gehiago sentituz herri ireki eta dinamiko honetan. Izan ere, Ermua herri bizia da, bertako giroak, taldeen jarduera biziak eta kulturalak bereizita. Dinamismo hori bertako jarduera ekonomikoan, merkataritzan, industrian eta Izarra Centre proiektuaren berrikuntzaren aldeko apustuan ere islatzen da.